Usurbil K.E.-ko senior neskak, Zilarrezko Ohorezko Mailan

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 16a, 11:15

Lortu dute! Zilarrezko Ohorezko Mailan dira Usurbil K.E.-ko senior neskak! Zorionak! Usurbildarrak txapeldunorde amaitu dute asteburuan Castro Urdialesen jokatu duten igoera fasea. Ikaragarrizko denboraldi bikaina borobildu dute senior neskek, Kantabria aldean. Euskadiko txapeldun ditugu, eta hirugarren urtez jarraian sailkatu dira igoera fasea jokatzeko. Eta oraingoan igotzea lortu ere bai. Ez dute meritu makala. Zorionak!

Senior nesken Espainiako Txapelketa

Sektorea: "B".

Noiz: maiatzak 13,14,15.

Non: Castro Urdiales (Kantabria).

Aurkariak: Castro-Urdiales (Kantabria), Baztango BKT (Nafarroa), A.D. La Jota (Aragoi).

Maiatzak 13, ostirala

Castro-Urdiales 13-22 A.D. La Jota

Usurbil K.E. 30-22 Baztango BKT

Maiatzak 14, larunbata

Castro-Urdiales 19-13 Baztango BKT

Usurbil K.E. 36-18 A.D. La Jota

Maiatzak 15, igandea

Castro-Urdiales 20-16 Usurbil K.E.

A.D. La Jota 16-18 Baztango BKT

Sailkapena

1-Castro Urdiales: 6.

2-Usurbil K.E.: 4.

3-Baztango BKT: 2.

4- A.D. La Jota: 0.

Usurbil K.E.-ko senior nesken Euskadiko Txapelketako garaipena irudiotan: Usurbil K.E.-ko senior neskak, Euskadiko txapeldun