Ekainaren 26ko hauteskundeei begirako EHBilduren batzarra 18:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 17a, 04:59

Hauteskundeei begirako lantaldea osatu eta ekainaren 26ko hitzordura aurkeztu asmo duten Gipuzkoako zerrenda berresteko, batzarra deitu du Usurbilgo EHBilduk, astearte honetarako, 18:00etan Potxoenean. "Jakingo duzuen moduan, ekainak 26ean Espainiar hauteskundeak izango ditugu berriz ere. Hori horrela, hauteskundeetako lantaldea osatu eta aurrekanpaina zein kanpaina lantzeko lan bilera bat egiteko deialdia luzatzen dizugu", adierazi dute Usurbilgo EHBildutik. Zehaztu dutenez, "bileran bertan, kokapen politiko eta irakurketa politiko orokorraz eta herrian egin beharreko lanketaz ere hitz egingo da".

EHBilduren batzarra

Eguna: maiatzak 17, asteartea.

Ordua: 18:00-20:00.

Tokia: Potxoenea.

Zehaztasunak: "jakingo duzuen moduan, ekainaren 26an espainiar hauteskundeak izango ditugu berriz ere. Hori horrela, hauteskundeetako lantaldea osatu eta aurrekanpaina zein kanpaina lantzeko lan bilera bat egiteko deialdia luzatzen dizugu".

Gai zerrenda:

-Kokapen politiko eta irakurketa politiko orokorra eta herrian egin beharreko lanketa.

-Hauteskundeetako lantaldea osatzea.

-Hautagaien zerrendak berrestea.

Deitzailea: Usurbilgo EHBildu.