Aurten larunbatez ospatuko den Ikastola Eguneko bazkaritarako txartelak salgai

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 16a, 10:30

Egun aldaketa aurtengoan; urte luzez ekaineko lehen igandean izan ostean, larunbatera aurreratu dute aurtengo Ikastola Eguna. Ekainaren 4an ospatuko da, Udarregiko ikasle, hezitzaile, nahiz gurasoen topagune bilakatu den egun handia. Jolasak izango dira, ikasleen lanen erakusketa, HH-koen ikuskizuna, eta baita herri bazkaria ere frontoian. Otordurako txartelak salgai dituzue jada maiatzaren 31ra arte, Udarregi Ikastolako idazkaritzan; 15 eurotan helduentzat, 8 eurotan ikasleentzat. Bi menu prestatuko dituzte antolatzaileek, baina adi ikastolatik luzatu duten ohar honi: "Alergia edo intolerantziarik izanez gero, txartela erosteko garaian ikastolako idazkaritzan jakinarazi, menu berezia prestatzeko":

-Helduentzako menua: paella, txerri solomoa onddo saltsarekin, postrea, kafea eta kopa. Edariak eta ogia. Prezioa: 15 euro.

-Haurrentzako menua: makarroiak tomatea eta txorizoarekin, solomoa eta Chips patatak, postrea, edaria eta ogia. Prezioa: 8 euro.

Ikastola Egunari begira, ekimen gehiago ere iragarri dituzte aldez aurretik:

Ikastola Eguneko egitaraua

Ekainak 26, osteguna

18:00 Udarregi Ikastolako bazkideen ohiko batzarra Sutegiko auditorioan. 18:00etan lehen deialdia, 18:30etan bigarren deialdia.

Ekainak 30, astelehena

17:00 Ikasleen bertso jaialdia, Udarregi Ikastolako erdiko aretoan: LH 5. eta 6. mailako ikasleen bertso saioa. "Ikasturtero, Ahozkotasuna eta Bertsolaritza Programaren barruan Bertso jaialdia eskaintzen dute LHko 5. eta 6. mailako ikasleek. Bikaina izaten da! Zatoz!".

Ekainak 1, asteazkena

18:30 HH5 eta LH5 mailako ikasleen kantaldia Sutegiko auditorioan.

Nori zuzendua: ikasleen familiei.

Oharra: sarrera mugatua, lekuaren edukieragatik.

Ekainak 2, osteguna

17:00 Solasaldia: "EKI proiektua DBH-n. Zer dakigu proiektuaz? Zer ikasi nahi dugu? Ze galdera ditugu?".

Hizlariak: Abel Ariznabarreta, Ikastolen Elkarteko Zuzendari Pedagogikoa eta Mikele Aldasoro EKI Proiektuaren arduraduna.

18:30 Komiki erakusketaren inaugurazioa, Sutegiko erakusketa aretoan.

Zehaztasunak: "Komiki erakusketaren inaugurazioa. Lanak aste osoan zehar ikusgai izango dira. Artistak, solaskide izango ditugu bertan".

Ekainak 3-6, ostiraletik astelehenera

Haur Eskolakoen erakusketa, Oiardo Kiroldegiko harrera tokian.

Ekainak 3, ostirala

17:00 Antzezlana Potxoenea atzealdeko anfiteatroan: "Taberna", Bapatean Zirko taldearen eskutik. Oharra: euria egingo balu, Askatasuna plazan.

18:00 Txokolate jana eta buruhandi txikien festa Askatasuna plazan. Oharra: etxean buruhandia duenak, ekar dezala.

Ekainak 4, larunbata

09:00-12:00 LH eta DBHko ikasleen jokoak.

09:30 Esnadeia.

10:30-13:00 LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa, Udarregi Ikastolako eraikin gorrian.

12:00 HH-koen jaialdia Oiardo Kiroldegian.

14:00 Herri bazkaria eta bazkalosteko girotzea gurasoen eskutik.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.