Urdiñarbeko Musikaren Egunean izan dira, Orbeldi Dantza Taldekoak

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 18a, 09:04

Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldeko kideak Urdiñarben izan dira asteburu honetan. Iaz hasitako bideari jarraituz Xiberoako herri txiki honetan egiten den Müsikaren Egünean parte hartu zuten. Larunbatean dantza desberdinez osatutako emanaldia eskaini zuten adin tarte desberdinetako dantzakideek. Horrez gain, xuberotarrekin batera nahikoa dantza egiteko aukera ere izan dute, igandean jai egun handia izan baitzen Urdiñarben.

Urdiñarbeko (Zuberoa) Bil Xokoa elkarteak antolaturik, musikarik eta dantzarik ez da falta izaten larunbatez eta igandez. Kulturen arteko trukea garatzea da jaialdiaren helburu nagusietako bat. Josu Aranberrik helarazi dizkigu kronika eta ondoko irudiak.