Sagardo Egunez dastatuko ditugun edarien eskaintza prest du antolakuntzak

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 18a, 09:30

35. Sagardo Egunerako 4 egun besterik ez. Sagardo Egunaren Lagunek prest dute maiatzaren 22ko jai egun handian dastatu ahalko ditugun sagardoak. Eskaintzaren baitan, baserriko sagardoak ditugu, etxekoak, baita eskualdeko eta Gipuzkoako beste zenbait txokotakoak ere. Frontoian, Dema eta Askatasuna plazetan igande goiz eta eguerdi partean dastatu ahalko ditugun sagardoen jatorria ezagutu nahi? Hemen duzue antolatzaileek helarazi diguten zerrenda:

Baserriak

Agerre Azpi, Aizperro, Anburu, Gorosti, Kupel Txiki, Leitzarran.

Aginaga

Aginaga, Urdaira.

Usurbil

Aialde Berri, Arratzain, Saizar.

Zubieta

Astiazaran.

Aduna

Aburuza.

Aia

Satxota, Izeta.

Astigarraga

Artola, Astarbe, Bereziartua, Lizeaga, Petritegi.

Hernani

Alberro, Otsua-Enea, Rufino, Iparragirre, Goiko Lastola.

Igeldo

Calonge.

Lasarte

Otegi.

Urnieta

Elutxeta, Oianume.

Zerain

Oiharte.

4. Sagastiak Loretan

Maiatzaren 22ra arte: "Sagardo ibaiak, bizitza iturri" erakusketa

Ordutegia: asteazkenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; larunbatean 12:00etik 13:30etara eta 18:00etatik 20:00etara, eta igandean 12:00etik 13:30etara.

Tokia: Sutegiko erakustaretoa.

Antolatzaileak: Sagardoaren Lurraldea; Usurbil, Hernani eta Astigarragako Udalak; Donostiako Aquarium-a.

Maiatzak 19, osteguna

11:00 Euskal Herriko Sagardoaren Ibilbide Turistikoaren aurkezpena Potxoenean.

Maiatzak 20, ostirala

19:00 "Sagardoa bidegile" dokumentalaren proiekzioa Sutegin. Informazio gehiago: sagardoabidegile.eus

Maiatzak 22, igandea: 35. Sagardo Eguna

10:30 “Sagardotegia, gure kolejiyua” kantatu zuen Udarregi bertsolariaren oroimenez Remigio Mendibururen eskultura jarri zela 50 urte gogoratzeko ekitaldia.

11:00 Potxoenea atarian duela 20 urte egindako Noaua!ko bazkideen argazkia berrituko dugu.

11:30 Hasiera ekitaldia Noaua!ren eskutik.

Goizean zehar, frontoian herriko baserritarrak eta beste sagardogileak izango dira, Dema plazan Gipuzkoako sagardogileen elkarteko postuak jarriko dira eta Askatasuna plazan Eusko Labelean sartuta dauden sagardoak dastatzeko aukera izango da. Pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.

12:00-13:30 "Sagardo ibaiak, bizitza iturri" erakusketa Sutegiko erakustaretoan.

18:00-21:00 “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.

Antolatzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.

TXOSNAGUNEA

Maiatzak 22, igandea

11:00 Txosnagunearen irekiera.

13:00 Presoen aldeko kalejira eta txotxa.

Eguerdira arte, talogileak.

15:30 Trikitilariak.

18:00 Dj Bull

23:00 Zaparra herriko taldearen kontzertua.

Tokia: Mikel Laboa plaza.

Antolatzailea: Ernai Usurbil.

Ekainak 4, larunbata

09:00-13:00 Sagarrondotik Sagardora ikastaro zikloko saioa Potxoenean: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak".

Bideratzailea: Aitor Etxeandia.

Oharra: saioa, otsailaren 27tik irailaren 10era antolatu den "Sagarrondotik Sagardora" ikastaro praktikoaren baitan egingo da. Ikastaro osoaren prezioa: 96 euro, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Saio solteetan izen emateko aukera ere badago. Hurrengo saioak:

-Uztailak 9: "Zuhaitzen udako edo begiko txertaketa".

-Irailak 10: "Sagarraren heldutasun analisiak eta etxean sagardoa egiteko hastapenak".

Informazio gehiagorako eta izen emateko: 

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba.

Elkarlanean: Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak, Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, NOAUA! Kultur Elkartea, Usurbilgo Sagastia E.M., Sagardoaren Unibertsitatea, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.