Udarregiren omenezko eskulturak 50 urte bete ditu

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 18a, 16:12

Remigio Mendiburuk Udarregi bertsolariaren omenez ipini zuen eskulturak 50 urte beteko ditu igandean. Sagardo Eguna hasi baino lehen, Matistanea etxe parean ekitalditxo egingo da. NOAUA! aldizkarian gehigarri berezia plazaratu genuen aurreko astean: eskultoreaz, bertsolariaz, inaugurazioaz, garaiaz... Esteka honetan irakurgai: Udarregiren omenez, 1966-2016.

Gauzak zer diren. Egutegiaren kapritxoz, maiatzaren 22an bat etorriko dira Udarregiren omenezko eskulturaren urteurrena eta Sagardo Eguna. Hori dela eta, Sagardo Eguna hasi baino lehen, goizeko 10:30ean, ekitaldi bat egingo da Matistanea etxe parean, Udarregiren aldeko eskulturaren aurrean.