“Erraustegiak osasunean izan ditzakeen ondorioak” aztergai larunbatean, GuraSOS-en jardunaldian

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 18a, 11:15

Zubietan eraiki asmo duten erraustegiak seme-alabengan izango duen eraginagatik kezkaturiko guraso taldeak, GuraSOS mugimenduak zabalkunde zientifiko eta elkarrizketa sozialerako jardunaldia antolatu du larunbat honetarako, maiatzak 21, Hernaniko Orona-Ideo gunean. Erraustegiak osasunean izan ditzakeen ondorioak aztertuko dituzte. Informazioa jasotzeaz gain, elkarrizketarako eta osasungintzako profesionalen eztabaidarako gunea izango da. Hitzorduan, gurasoak, familiak, osasun eta hezkuntza komunitateak bildu nahi dituzte. Mediku eta zientzialariek parte hartuko dute. Familia osoari zuzenduriko jardunaldia izango da; haurrentzako gunea ere izango baita. Honatx GuraSOSek ezagutzera emandako jardunaldiaren inguruko zehaztasunen berri:

Maiatzak 21, larunbata

Tokia: Hernaniko Orona-Ideo gunean.

ONGI ETORRIA

16:00-16:25 Gonbidatuei harrera.

16:25 Jendeari ateak irekitzea.

16:30 Hasiera eta antolatzaileen diosala.

OSOKO BATZARRAK

16:30-17:30 Erraustegien eraginen gainean argitaratu den informazio zientifikoaren azterketa, bereziki puntu hauek azpimarratuz: gai arriskutsuen metaketa eta sakabanaketa ingurunean, hondakin-mota ezberdinek sortzen dituzten gai arriskutsuen identifikazioa eta eraginak, eta kaltetutako biztanleengan sortzen dituzten patologiak. HIZLARIA: Fernando Palacios jauna, Ikerketa Zientifikoen Goi Zentroko zientzialari titularra (CSIC).

17:30-18:00 Osasun publikoan erraustegiak dituen eraginak. Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko txostenaren eta ekimenen azalpena (GEIS-OEIT).

Hizlaria: (GEIS-OEITko kide bat).

18:00-18:15 Atsedenaldia kafe-elkarrizketa.

SAIO PARALELOAK – MAHAINGURUAK

18:15-19:00 Ikerketa eta osasun arloko profesionalen foroa. Profesionalen arteko elkarrizketa, trukea, eta sakontzea. Fernando Palacios doktorearen eta OEITko partaidetzarekin.

18:15-19:00 Hezkuntzako profesionalen foroa.             

  • Hezkuntza komunitateko partaideak.
  • Hezkuntzako sindikatuak.

18:15-19:00 Gizarte foroa.

  1. Javier Navascués jauna, Rivas Aire Limpio (Madrid) plataformako burua.
  2. Valdemingomezko erraustegiagatik minbizia dutenen kideetako bat, salaketa jarri dutenetako bat erraustegiaren arduradunen aurka (izapidetzeko onartua). Clara Perales andrea.
  3. Gurasoak, herritarrak.

AMAIERAKO SAIOA

19:00-19:15 Osoko batzarretako ondorioen azalpena.

19:15-19:30 Antolatzaileen agurra.

GUNE LUDIKOA: Haur eta gaztetxoentzat (denbora libreko monitoreak egongo dira).

16:00- 20:00 Gallery gela: haurrentzako tailer eta ekitaldi “berdeak”. Kanpoaldean: Saskibaloi, futbol eta brilet jolastokiak, herri kirolak, musika, eta abar.

GuraSOS-en manifestuak 2.400 atxikimendu 

Hazten doa GuraSOS mugimenduak plazaraturiko manifestuaren aldeko atxikimendu kopurua. 2.400 lagunek sinatu dute jada, erraustegia gelditzea eskatzen duen adierazpena. Bildutako atxikimenduak gero, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olanori helarazteko asmoa du GuraSOS mugimenduak, "zera eskatzeko: osasuna guztiz bermatuta ez dagoelako, eta prebentzio eta babes printzipioetan oinarrituz, erraustegiaren asmoa alde batera uztea eskatzen dugu!". Manifestua gurasos.org atarian sartuta sinatu dezakezue.