Askatasuna plaza ondoko komuna erabilgarri

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 19a, 13:00

Askatasuna plazako jolastokira gerturatu ohi diren haur eta gurasoek eskertuko dute. Baita ate joka dugun Sagardo Egun edo jende dezente mugiarazten duten antzeko jaialdi eta ospakizunetara datozenek ere. Honez gero ikusiko zenutenez, Askatasuna plazak komun publikoa du eta erabilgarri dago jada. Gerturatu, ikusi, eta behar izanez gero, erabili noski.

Bitan zatitua dago gunea; alde batean, 24 orduz zabalik egon eta urarekin automatikoki garbituko diren hiru pixatoki. Beste aldean, ate batekin zabalduko den komuna. Guztiongan pentsatua eta guztiontzat eraikia. Sartu baino lehen, atearen ezkerraldean dauden botoiei begiratu, ia zein koloretakoa dagoen piztuta. Botoien bidez jakingo dugu ia komun barruan norbait dagoen edo ez, edota gunea erabili ote dezakegun, ordutegi baten baitan egongo baita zabalik; egunero, 08:00-22:00 artean.

Gune segurua

Komun barrura sartzen denak, 15 minutu baino gehiago irauten baditu, atea automatikoki irekitzen da. Komunaz gain, haurren pixoihalak aldatzeko lekua egokitua du komun barruak. Eta bi botoi gorri ditu baita, atea barrutik irekitzeko. Bat lurzorutik metro eta erdira, bestea 40 bat zentimetrotara, lurrera eroriz gero, lurretik botoia sakatu ahal izateko. Bestalde, komuna erabiltzen den bakoitzean, minutu erdiz edo itxita geratzen da instalakuntza. Automatikoki garbitzen da, hurrena sartzen denak, gunea txukun asko aurki dezan.