Zumarte Musika Eskolan matrikulatzeko aukera datorren astean

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 19a, 09:52

Zumarte Musika Eskolan matrikulatzeko epea datorren astelehenean zabalduko da. Izena ematearekin batera, ordainketa egitea derrigorrezkoa da matrikula osatu ahal izateko. Familia ugarientzat hobariak egongo dira.

1.-Zumarten behar duzuen informazioa jaso

Maiatzaren 23an ireki eta 27an amaituko da matrikulazio epea. Zumarte Musika Eskolan bertan. Goizez (egunero, astelehena izan ezik), 10:30etik 12:30era. Arratsaldez (egunero) 16:30etik 19:30era.

2.-Ordainketa, Kutxabanken

Kutxan ordainketa egin behar da, ondoko kontu zenbakian: 2095 5069 08 1062820021 (Kutxabank). Ordainketa egiterakoan, ikaslearen izena ipini kontzeptu gisa, eta ordainagiria jaso. Kontuan izan Kutxabanken ordainketak egiteko ordutegia hau dela: goizez, 8:30etik 10:30ak bitarte.

- Musika Txokoa (4-5-6-7 urte): 125 euro.

-Musika Mintzaira: 125 euro.

-Instrumentua: 125 euro. (Panderoa: 70).

-Abesbatza edo Talde Instrumentala bakarrik: 50 euro.

3-Ordainagiria Zumarten entregatu, eta inprimakiak sinatu

Ordainagiria, zuen kontu korronteko zenbakia (20 digiturekin) eta argazki bat (ikasle berriak bakarrik) Zumarten entregatu eta inprimakiak sinatu. Horrez gain, instrumentuko ikasleak hilero 28 euroko kuota ordaindu beharko dute. Hobariak badira familia ugarietan eta hiru senide zuzen edo gehiagoren kasuan.

Oharrak:

-Aurten ere helduen taldea osatu nahi lukete, “beraz gurasoak ere animatu zaitezte musika ikastera”.

-Instrumentua ikasten hasten direnen artean, tronboia, saxofoia, tronpeta edo biolina ikasten hasten direnei, nahi izanez gero Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko die.

-Musika txokoa, musika mintzaira eta instrumentuko ikasle berrien kasuan: eskainitako plaza kopurua baino eskaera gehiago badago, matrikulazioa bukatu eta hurrengo ostegunean arratsaldeko 19:00tan zozketa egingo da. Zozketan sartu ahal izateko matrikula ordainketa egin eta agiria musika eskolan entregatu beharko da ikaslearen datuekin batera. Zozketaren ondoren itxaron zerrenda egingo da eta bajarik egon ezkero itxaron zerrendako ikasleak sartuko lirateke. Zozketaren ondorioz, plaza gabe geratzen diren ikasleei bakarrik itzuliko zaie matrikula.

2016-2017 ikasturteko matrikulazioa

Epea: Maiatzak 23- 27 bitarte.

Tokia: Zumarte Musika Eskolan, Kale Nagusia, 45.

Ordutegia: goizez (egunero, astelehena ezik) 10:30-12:30tara; arratsaldez (egunero) 16:30tatik 19:30tara.

Gutxieneko adina: 4 urte.

Ikasgaiak: Musika-Txokoa, musika mintzaira, helduentzako musika mintzaira, tronpeta, tronboia, saxofoia, biolina, biola, biolontxeloa, perkusioa, klarinetea, abesbatza, teknika bokala, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, talde instrumentalak.

Informazioa: 943 371 594. Kale Nagusia, 45. www.zumarte.org

Ikasturte hasiera: irailak 5, astelehena.

Oharra: Musika txokoa, musika mintzaira eta instrumentuko ikasle berrien kasuan: Eskainitako plaza kopurua baino eskaera gehiago badago, matrikulazioa bukatu eta hurrengo ostegunean arratsaldeko 19:00tan zozketa egingo da.