Txirrinkara batzeko bizikleta martxa abiatu dute usurbildar eta zubietarrek

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 21a, 11:26

Goizeko 11:00ak pasatxoan abiatu dira Usurbilgo anbulatoriotik. Urbil merkatalgune ondora doaz, bertara helduko baita Donostia aldetik datorren proiektu suntsitzaileen (tartean erraustegiaren) aurkako Txirrinka, txandakako bizikleta martxa. "Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak (tartean erraustegia) borrokatu!" aldarripean.

Handik Zubieta alderako bidea hartuko dute eta geldialdia egingo dute plazan. Lasartearrek hartuko dute lekukoa gero:

AHT eta proiektu txikitzaileen aurkako Txirrinka Usurbilen eta Zubietan

Maiatzak 21, larunbata

11:00 Anbulategiko aparkalekura gerturatu Txirrinkan parte hartu nahi duzuen guztiak. Deialdi irekia!

11:50 Urbileko gasolindegi ondoko bidegorria hasten/amaitzen den lekuan, usurbildarrok ongietorria emango diogu Txirrinkari.

12:00 Txirrinkari ongietorria emateko Zubietako plazara bizikletekin gerturatzeko deia egiten diegu zubietarrei. Bertan, erraustegiaren auzia salatzeko flashmoba dantzatuko dugu!

Ondoren geldialdia, hitz batzuk eta hamaiketakoa egiteko aukera.

12:30 Lasartearrak Txirrinkara batuko dira Zubietan, eta Lasarte-Orian EuskoTreneko errotondan erreleboa pasako diegu.

Ondoren, Hernanira abiatuko dira.

Oharra: kaskoa eramatea beharrezkoa da.

Informazio gehiago: ahttxirrinka2016.blogspot.com.es

Antolatzaileak: Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldea eta Zubieta Lantzen Erraustegiaren Aurkako Taldea.