Erantzuten hasi diren galdera asko, GuraSOS-en jardunaldietan

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 21a, 19:12

GuraSOSek larunbat arratsalde honetan, erraustegiak osasunean izan dezakeen eragina izan du aztergai, Hernaniko Orona-Ideo gunean antolatu dituen jardunaldietan. Saioon baitan, bi foro egin dira; bat ikerketa eta osasun arloko profesionalekin, bestea hezkuntzako profesionalekin. Galdera asko sortu direla adierazi dute, jardunaldion amaieran, ondorioak azaltzeko hartu duten tartean. "Galdera hauei erantzuten hasi gara bakarrik", zioten. Albiste honi atxikitako bideoan duzue, bi foro hauetatik atera dituzten ondorio nagusien berri.