Usurbildarren jai egun bereziena hemen da

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 22a, 09:43

Guztia prest, 35. Sagardo Egunari ekiteko. Antolatzaile eta laguntzaileak jai gunea egokitzen hasiak dira goizean goizetik. Ikusiko zenutenez, lainotsu eta bustia esnatu zaigu igande hau. Baina urte luzez, Sagardo Egunez eguraldi euritsuari aurpegi ona jartzen ohituak garenez, gerturatu festa girora. Usurbildarren jai egun bereziena abiatzera doa.

Autorik gabeko jai gunea

Adi ohar hauei. Ohi denez, Sagardo Egunez, autoentzat itxita egongo da herri erdigunea. Goizeko 08:00etan Bizkarretik Kale Nagusirako sarrera itxiko du Udaltzaingoak. Usurbila autoz datorrena San Inazioko sarbidera gerturatu beharko da. Udaltzaingoa egongo da bertan trafikoa bideratzen. San Inazio ondoko industriaguneetan aparkatuko ahalko da. Ezinbestean Kaxkora gerturatu behar duenak, autoz igo ahalko da San Inazio kaletik gora. Baina adi, hainbat kale itxita egongo dira; kanpo santu zaharraren parean, Puntapax, Bordaberri eta Zubiaurrenea kaleak. Alegia, Sagardo Eguneko jai gunea inguratzen duten kaleak ibilgailuen joan etorrirako itxita egongo dira igande honetan. Baita autobusentzat ere. Donostiara joateko, nahiz hiriburutik Usurbila datozen autobusak, San Inazioko errotondan geratuko dira. Eta ez udaletxe ondoko geltokian.

Dastatuko ditugun sagardoak

Baserriak

Agerre Azpi, Aizperro, Anburu, Gorosti, Kupel Txiki, Leitzarran.

Aginaga

Aginaga, Urdaira.

Usurbil

Aialde Berri, Arratzain, Saizar.

Zubieta

Astiazaran.

Aduna

Aburuza.

Aia

Satxota, Izeta.

Astigarraga

Artola, Astarbe, Bereziartua, Lizeaga, Petritegi.

Hernani

Alberro, Otsua-Enea, Rufino, Iparragirre, Goiko Lastola.

Igeldo

Calonge.

Lasarte

Otegi.

Urnieta

Elutxeta, Oianume.

Zerain

Oiharte.

Maiatzak 22, igandea: 35. Sagardo Eguna

10:30 “Sagardotegia, gure kolejiyua” kantatu zuen Udarregi bertsolariaren oroimenez Remigio Mendibururen eskultura jarri zela 50 urte gogoratzeko ekitaldia.

11:00 Potxoenea atarian duela 20 urte egindako Noaua!ko bazkideen argazkia berrituko dugu.

11:30 Hasiera ekitaldia Noaua!ren eskutik.

Goizean zehar, frontoian herriko baserritarrak eta beste sagardogileak izango dira, Dema plazan Gipuzkoako sagardogileen elkarteko postuak jarriko dira eta Askatasuna plazan Eusko Labelean sartuta dauden sagardoak dastatzeko aukera izango da. Pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.

12:00-13:30 "Sagardo ibaiak, bizitza iturri" erakusketa Sutegiko erakustaretoan.

18:00-21:00 “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.

Antolatzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.