20 urte bete dituen NOAUA!, Sagardo Eguneko ospakizunei hasiera ematen

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 22a, 15:40

Eta hogeita hamabosgarrenean, NOAUA!ri egokitu zaio. 20 urte bete dituen NOAUA! Kultur Elkarteak izan du 35. Sagardo Eguna abiatzeko ohorea. Urtemuga honetan, egitasmo hau aurrera ateratzen lagundu duzuen guztiok izan zarete protagonista, usurbildarron festa kuttunenaren hasiera ekitaldian. Guztiok izan nahi izan zaituztegu gogoan. Milesker urte guztiotan egin duzuen ahaleginagatik eta zorionak NOAUA!kideok!

Segidan, hasiera ekitaldiko zenbait irudi baita, aldez aurretik, Potxoenea ondoan atera dugun NOAUA!kideen argazkia: