Udarregiren eskultura eta egilea omenduak, inauguratu zeneko 50. urtemugan

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 22a, 15:39

Bertan izan dira senideak, Usurbilgo udal ordezkaritza, Jose Luis Zumeta margolaria baita. Udarregiren bertsoak abestu dituzte, txalaparta jo, aurreskua dantzatu. Duela 50 urte Udarregi bertsolariaren omenez inauguraturiko frontoi ondoko eskulturaren urtemuga ospatu, oroitu da gaur. Omendu, bai eskultura baita egilea, Remigio Mendiburu ere.

Pilotaleku ondoan, gaurko egunez, duela 50 urte, 1966ko maiatzaren 22an inauguratu zen Udarregiren omeneko eskulturaren 50. urtemuga oroitu da Sagardo Eguna hasi aurreko minutuetan. Irudiotan bildu dugu ekitaldia.