Euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko elkartasun gunea, Sagardo Egunez

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 22a, 15:15

Jai egun handi honetan, elkartasunerako tarterik ere izan da, Ernai Usurbilek Mikel Laboa plazan kokatu duen txosnagunean. Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deituta, herrian falta ditugun Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta Xabier Aranburu "Xomorro" herriko presoen etxeratzea eskatu dute lehenbizi elkarretaratze bidez. Gero, falta ditugun herritarron aldeko topa egin dute sagardo tragoekin, karpa barruan. Eta azkenik, Olatz Lasagabasterren urtebetetzea dela eta, zorion agurrerako argazkia atera dute. Beste urtemuga bat ere gogoan izan dute; Xomorrorena. Aspaldi kalean behar zuen arren, 25 urte beteko baititu espetxean datorren abuztuan.

Gogoan izan, Usurbilen Nahi Ditugu bilgunearen hurrengo hitzordua, maiatzeko azken ostiralean, hilaren 27an izango dela. 20:00etan, leku berean, Mikel Laboa plazan.

Ilarak, taloa dastatzeko

Iaz desegitear egon ostean, indarberrituta itzuli dira talogileak 35. Sagardo Egunera. Lehengo kideekin eta taldera batu diren lagun berriekin, ez zaie lanik falta izan goizean zehar. Eskuz eginiko talo goxoak prestatzeko jende ilara luzea izan dute eguerdi partean.