Erraustegiak osasunean izan dezakeen eragina aztertzeko Hernaniko Orona-Ideon antolaturiko jardunaldi interesgarrien ostean, biharamunean ere lanean ikusi ditugu GuraSOS mugimendukoak. Dema Plazatik Askatasuna plazarako bidean dagoen aterpean aritu dira, kaleratua duten manifesturako atxikimenduak biltzen. Sarean soilik, bi asteko tartean, 2.782 sinadura jaso dituzte. Sinatzaile gehiago hurbildu dira Sagardo Egun honetan. Gogoan izan, gurasos.org atarian sartuta sinatu dezakezue manifestua.
Erraustegiaren aurkako adierazpen bat ere irakurri da Sagardo Egun honetan. Albiste honi atxikitako bideoan duzue entzungai.