35. Sagardo Eguna, lehen irudi sorta

Noaua Aldizkaria 2016ko maiatzaren 23a

Ez daude denak, baina segidan datozen irudiotan agertzen diren lagun guztiak, 35. Sagardo Egun honetan egon dira. Honatx aurrerapen moduan, goizean zehar bildu ditugun zenbait irudi. Goibeletik hasi du eguna, euritsu. Baina atertzen joan ahala, jende gehiago batu da festara. Urtero moduan, ospakizun giroa gailendu du azkenean. Aipatzekoa beste behin, zenbat eta zenbat herritar aritu diren lanean. Argazkiok horren erakusgarri.