"Bazkideak dira NOAUA!ko zutarriak"

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 23a, 12:00

NOAUA! Kultur Elkarteak 20 urte bete ditu aurten. Sagardo Egunaren Lagunak Elkartekoek eginiko gonbiteari esker, Sagardo Eguna zabaltzeko ohorea izan genuen. Idoia Torregarai lehendakariak NOAUA!ren alde urteotan lan egiten duten guztiak izan zituen gogoan. Bazkideen ekarpena nabarmendu nahi izan zuen eta bi bazkiderekin batera igo zen oholtza gainera. Maribel Mena, bazkide egin berri, eta Josu Furundarena gaztea. Sagardo Egunaren eta NOAUA!ren aldeko lehen tragoa hartu ondoren abiatu zen festa.