Ostegun honetan, maiatzaren 26rako deitu du Udarregi Ikastolak, bazkideen urteko batzar nagusia. Iaz bezala, Sutegiko auditorioa hautatu dute batzarra ospatzeko. Bazkideei bertaratzeko gonbita luzatu dute ikastolako Artezkaritza Kontseilutik helarazi duten idatzi honen bidez:
Ikastolaren batzar orokorra: denok Gattunk Udarregi!
Maiatzaren 26an, osteguna, aurtengo Udarregi Ikastolaren Batzar Orokorra egingo dugu. Ikastolaren erabakitze organo gorena da, eta kooperatiba bat denez, bazkide guztiok gonbidatuta gaude bertan parte hartzera.
Tamalez, azken urteotan bazkideek parte hartzeko joerak beherantz egin du. Eta horrek kezkatu egiten gaitu, Batzarrean Ikastolaren kudeaketaren inguruko berri esanguratsuak eman eta erabaki garrantzitsuak hartzen baitira, besteak beste, abian diren proiektu pedagogikoak, balantze ekonomikoa, ordaindu beharreko kuotak, izan litezkeen inbertsioak, etab.
Jakina da gurasook galtzak bete lan dugula: eskolaz kanpoko jarduerak, etxeko lanak, otorduak... Batzar horretara joatea ez dela beharrezkoa ere pentsa liteke. Baina ez da horrela, bertan denok dugu botoa, iritzia eta proiektu horri babesa emateko aukera.
Aurretik esandako guztiarengatik, ahalegin berezi bat eskatzen dizuegu aurtengo Batzar Orokorrera etortzeko, eta gogoratu, bertaratu ezin baduzue, zuen botoa beste baten esku uztea aukera ona izan daitekeela.
Lehengo urtean hasitako bideari jarraituz, aurten ere Batzarra Sutegin burutuko da, eta sutsuki ahaleginduko gara Batzar ordenatu, erakargarri eta parte-hartzailea izaten.
Bukatzeko, berriro azpimarratu nahi genuke zuek agertzeak zer nolako garrantzia duen, baita adierazi ere gonbita onartzeko eta bertan elkar ikusteko desioa.
Udarregi Ikastolako Artezkaritza Kontseilua
Ikastola Eguneko egitaraua
Ekainak 26, osteguna
18:00 Udarregi Ikastolako bazkideen ohiko batzarra Sutegiko auditorioan. 18:00etan lehen deialdia, 18:30etan bigarren deialdia.
Ekainak 30, astelehena
17:00 Ikasleen bertso jaialdia, Udarregi Ikastolako erdiko aretoan: LH 5. eta 6. mailako ikasleen bertso saioa. "Ikasturtero, Ahozkotasuna eta Bertsolaritza Programaren barruan Bertso jaialdia eskaintzen dute LHko 5. eta 6. mailako ikasleek. Bikaina izaten da! Zatoz!".
Ekainak 1, asteazkena
18:30 HH5 eta LH5 mailako ikasleen kantaldia Sutegiko auditorioan.
Nori zuzendua: ikasleen familiei.
Oharra: sarrera mugatua, lekuaren edukieragatik.
Ekainak 2, osteguna
17:00 Solasaldia: "EKI proiektua DBH-n. Zer dakigu proiektuaz? Zer ikasi nahi dugu? Ze galdera ditugu?".
Hizlariak: Abel Ariznabarreta, Ikastolen Elkarteko Zuzendari Pedagogikoa eta Mikele Aldasoro EKI Proiektuaren arduraduna.
18:30 Komiki erakusketaren inaugurazioa, Sutegiko erakusketa aretoan.
Zehaztasunak: "Komiki erakusketaren inaugurazioa. Lanak aste osoan zehar ikusgai izango dira. Artistak, solaskide izango ditugu bertan".
Ekainak 3-6, ostiraletik astelehenera
Haur Eskolakoen erakusketa, Oiardo Kiroldegiko harrera tokian.
Ekainak 3, ostirala
17:00 Antzezlana Potxoenea atzealdeko anfiteatroan: "Taberna", Bapatean Zirko taldearen eskutik. Oharra: euria egingo balu, Askatasuna plazan.
18:00 Txokolate jana eta buruhandi txikien festa Askatasuna plazan. Oharra: etxean buruhandia duenak, ekar dezala.
Ekainak 4, larunbata
09:00-12:00 LH eta DBHko ikasleen jokoak.
09:30 Esnadeia.
10:30-13:00 LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa, Udarregi Ikastolako eraikin gorrian.
12:00 HH-koen jaialdia Oiardo Kiroldegian.
14:00 Herri bazkaria eta bazkalosteko girotzea gurasoen eskutik.
Otordurako txartelak salgai dituzue jada maiatzaren 31ra arte, Udarregi Ikastolako idazkaritzan; 15 eurotan helduentzat, 8 eurotan ikasleentzat. Bi menu prestatuko dituzte antolatzaileek, baina adi ikastolatik luzatu duten ohar honi: "Alergia edo intolerantziarik izanez gero, txartela erosteko garaian ikastolako idazkaritzan jakinarazi, menu berezia prestatzeko":
-Helduentzako menua: paella, txerri solomoa onddo saltsarekin, postrea, kafea eta kopa. Edariak eta ogia. Prezioa: 15 euro.
-Haurrentzako menua: makarroiak tomatea eta txorizoarekin, solomoa eta Chips patatak, postrea, edaria eta ogia. Prezioa: 8 euro.
Antolatzailea: Udarregi Ikastola.