Iaz Kilometroak jaialdia zela eta, ekainera aurreratu bazuten ere, aurtengo ediziotik hasita, Usurbil Cup ekimena etorkizunean irailean antolatzeko asmoa du Usurbil F.T.-k. Datorren ediziorako izen ematea zabalik dago jada. Asteazken honetatik, maiatzaren 25etik ekainaren 3ra arte Oiardo Kiroldegian eskuratu ahal izango dituzue izen emate orriak. Gero, orriok, “diru sarreraren ziurtagiriarekin, Kiroldegian utzi beharko dira, ekainaren 3a baino lehen”. Lehen Hezkuntzako lehen mailan ikasten ari denetik hasi, DBH 2an dabiltzanengana dago zuzendua kirol ekimena. Inskripzio epea igarota zabalduko omen dute informazio gehiago. “Animatu Usurbil Cup 16an parte hartzera”, deitu dute Usurbil F.T.-tik.
Kirola eta jolasa uztartuko ditu, Kiroldegiko gaztetxoentzako udako eskaintzak
8-13 urte artekoek uztailean kirolaz gozatzeko eskaintza zabala aurkituko dute Kiroldegian antolatu dituzten txokoei esker. Denetariko jardueretan parte hartzeko aukera izango dute, bai Oiardon baita handik kanpo ere. Besteak beste txangoak egitekoak baitira. Beti ere, "eguraldiaren arabera egingo dira" ohartarazi dute antolatzaileek. Kasuotan, "autobusez egingo diren irteerak ez daude prezioen barne". Argibide gehiagorako:
943 372 498
kirola@usurbil.eus
Facebook: Oiardo Kiroldegia
Aurreikusitako ekintzak
-Irteerak: mendi bizikleta, ibilaldiak (mendira, hondartzara...).
-Kirol alternatiboak: patinajea, boulderra (hastapen tailerra), badmington, hockey, freesbe.
-Jolasak: altxorraren bila, ginkana, globo jolasak...
-Igerilekuko ur jolasak: waterpolo, saltaos, koltxoneta lasterketak, zirkuituak...
-Kirol ekintza ezberdinak: herri kirolak (txingak, sokatira...), pilota (eskuz, raketaz, palaz).
Txandak
Hilabete osoa: uztailaren 4tik 29ra.
Lehenengo txanda: uztailaren 4tik 15era.
Bigarren txanda: uztailaren 18tik 29ra.
Ordutegia: 10:00-13:00.
Nori zuzendua: 8,9,10 eta 11, 12 eta 13 urtekoentzat.
Antolatzailea: Oiardo Kiroldegia.
Udako kirol eskaintza
Uztailerako ikastaro berriak programatu ditu Oiardo Kiroldegiak. Igerilekuan, haur eta helduei zuzenduriko hastapen ikastaroak; pilates, spinning, yoga, zumba, aerobik edota jumping ikastaroak gimnasioan. "Uztailean kirolik egin nahi? Zatoz Oiardo Kiroldegira eta apunta zaitez gure uztaileko eskaintza berezian! Zure zain gaude!", luzatu dute gonbita Oiardo Kiroldegitik.