Matrikulazio garaia da Zumarte Musika Eskolan

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 25a, 11:20

Zumarte Musika Eskolan matrikulatzeko epea ostiral honetan amaituko da. Izena ematearekin batera, ordainketa egitea derrigorrezkoa da matrikula osatu ahal izateko.

1.-  Informazioa jaso

Zumarte Musika Eskolan bertan. Goizez (egunero, astelehena izan ezik), 10:30etik 12:30era. Arratsaldez (egunero) 16:30etik 19:30era.

2.- Ordainketa, Kutxabanken

Kutxan ordainketa egin behar da, ondoko kontu zenbakian: 2095 5069 08 1062820021 (Kutxabank).

Ordainketa egiterakoan, ikaslearen izena ipini kontzeptu gisa, eta ordainagiria jaso.

Kutxan ordainketak egiteko ordutegia: goizez, 8:30-10:30.

3.- Ordainagiria Zumarten entregatu, eta inpresoak sinatu

Ordainagiria, zuen kontu korronteko zenbakia  ( 20 digiturekin)  eta argazki bat  (ikasle berriak bakarrik) Zumarten entregatu eta inpresoak sinatu.

Horrez gain, instrumentuko ikasleak hilero 28 euroko kuota  ordaindu beharko dute.  Instrumentua ikasten hasten direnen artean, tronboia,  saxofoia,  tronpeta  edo  biolina ikasten hasten direnei, nahi izanez gero Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko die.

Hobariak badira familia ugarietan eta hiru senide zuzen edo gehiagoren kasuan.

Matrikulazio-ordutegia:

Goizez, astelehena ezik: 10:30-12:30. Arratsaldez, egunero: 16:30-19:30.

Informazioa:  Zumarte Musika Eskola. Kale Nagusia, 45.

943 371 594

www.zumarte.org