Maiatzaren 31n arratsaldeko 19:30etan Santueneko frontoi atzeko lokalean. “Antolaketa lanetan parte hartu nahi duenak edo proposamenak egin nahi dituenak ager dadila bilerara”, luzatu dute gonbita.
Santueneko jaiak, aldaketarik ez bada behintzat, irailean ospatuko dira; hirugarren asteburuan egokitzen badira, irailaren 15etik 17ra. Auzoetako jaietan azken aurrekoa izango da. Festen denboraldia agurtuko baitute Aginagako San Praixkuek. Lehenago etorriko dira, Atxegaldekoak. Edizio berezia ospatuko dute abuztu amaieran; edizio borobila, hamargarrena. Zubietako Santio eta Urdaiagako Xanixtebanen ostean izango da. Festen denboraldia abiatzeko ordea, Kalezarko San Juanak izango ditugu. Jai egun guztiak segidan ospatuko dira, lau egunez, ekainaren 23an, hau da San Juan bezperan hasita. Ekainaren 26ra arte luzatuko dira. Eta gero herriko festak; dakizuenez, ekainaren 30etik uztailaren 3ra.