Agirretxe Taldearen 5. urtemuga festa, asteburuko kirol hitzorduen artean

Noaua Aldizkaria 2016ko maiatzaren 27a

Denboraldi amaiera hurbiltzen ari dela nabari da. Kirol taldeek urtean zehar jokoan izan dituzten txapelketak azken txanpan dira. Asteburu hau horren lekuko. Festarako tartea ere izango da aste amaiera honetan; Agirretxe Taldeak 5. urtemuga ospatuko baitu. Pilota partidak izango ditugu baita. Honatx asteburuko kirol agenda:

Agirretxe Taldearen 5. urtemuga festa

Taldea sortu zeneko bosgarren urteurrena ospatzera doaz, ekitaldiokin:

Maiatzak 27, ostirala

19:00 Herri poteoa Aitzagatik abiatuta.

21:30 Afaria Saizar Sagardotegian. Txartelak salgai aurrez, Aitzaga eta Irrati tabernetan.

Antolatzailea: Agirretxe Taldea.

Eskubaloia Kiroldegian

Alebin mailako taldeentzako asteburu erabakigarria. Udarregi taldeak Ordizian jokatuko du larunbat honetan 10:00etan, final laurdenei dagokien neurketa. “Han irabaziz gero, finalerdiak Urnietan izango dira ekainaren 11n eta finalak Urnietan bertan ekainaren 12an”, Usurbil K.E.-etik ohartarazi dutenez. Alebin nesken Gipuzkoako final laurdenak ere asteburu honetan jokatuko dira. Hauek, Usurbilen, Oiardo Kiroldegian:

Maiatzak 28, larunbata

Alebin neskak, Gipuzkoako final laurdenak:

10:00 La Salle 6 (Andoain)-La Salle 6B (Donostia)

10:00 Txispak (Zumaia)-Ikastola 6A (Elgoibar)

11:15 Txantxiku 6B (Oñati)-Orereta A (Errenteria)

11:15 Samaniego A (Tolosa)-Murumendi (Beasain)

12:45 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Tolosa C.F. Eskubaloia A

15:30 Alebin neska-mutilak, Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa: prestakuntza saioa.

Maiatzak 29, igandea

09:00 Kadete nesken Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa Oiardo Kiroldegian.

11:00 Infantil nesken Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendua Oiardo Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Aitana Davila deitu dute hitzordura.

Gipuzkoako Selekzioa

Maiatzak 29, igandea

11:00 Jubenil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa, Zumarragako Ispilla Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Jokin Azpeitia deitu dute entrenatzera.

Pilota Usurbilen

Maiatzak 28, larunbata

11:30 Usurbilgo frontoian:

Nagusiak 1.maila:

Ojuel-Aizpitarte (Hernani) - Azketa-Atxa (Zegama)

Urretabizkaia-Telletxea (Bidegoien) - Mazkiaran-Goñi (Huarte)

Maiatzak 29, igandea

11:00 Usurbilgo frontoian:

Nagusiak 1.maila:

E.Labaka-Arratibel (Bidegoien) - Maiz-Beloki (Billabona)

Azpiri-Zabala (Elorrio) - Apezetxea-Labaka (Hernani)

Nagusiak 2.maila:

Etxezarreta-Gesalaga (Andoain) - Artetxe-Katalina (Lasarte)