Eskualdeka eta udalerrika, hala antolatu ditu Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, igandeko giza-katerako eremuak. 9 zatitan banatu dute, Donostiako Onkologikotik Foru Aldundi aurreko Gipuzkoa plazara luzatuko den 5 kilometroko mobilizazioa. Bidean ikusiko ditugu osasungintzako profesionalak, Oarsoaldea, Debabarrena, Debagoiena, Tolosaldea, Goierri, Donostia edota Urola Kosta eskualdeetako herritarrak.
Giza-kateko azken metroak, aginagar, usurbildar eta zubietarrenak izango dira. Zehazkiago esanda, osasunaren aldeko eta erraustegiaren aurkako ekimeneko zortzigarren eta bederatzigarren eremuak; zortzigarrena, Londres Hoteletik Bulebarreko Kiosko aldera doana, Astigarragako herritarrekin partekatuko dute usurbildarrek. Bederatzigarren eta azken zatian, aipatu kioskotik Foru Aldundi parera, usurbildar eta zubietarrak eskuz lotuko dira katean.
Zuetako bakoitzari giza-kateko ze tartean egokitu zaizuen jakiteko, begiratu ondo, izen ematerakoan eman zaizuen txartelari. Bertan zehazten zaizue 8 edo 9 eremuan egokitu zaizuen. Gogoan izan, igande goizeko 11:30etarako egon behar duzue dagokizuen gunean. Honatx, maiatzaren 29ko giza-katearen mapa:
Egitaraua
Maiatzak 29, igandea
11:30 Eskualde bakoitzari egokitu zaion lekuan bildu.
11:45 Giza katea osatzen hasi.
12:00 Lekukoa abiatu Onkologikotik.
12:30 Lekukoa iritsi Gipuzkoa plazara.
12:30 Gipuzkoa plazan kantariak, margolanak, jokoak, batukada...
13:00 Diputazioaren aldamenean, ekitaldiaren hasiera.
13:30 Amaiera.
Antolatzailea: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.