LH 5 eta 6 mailetako ikasleek urtean zehar eginiko lanketa plazaratuko dute astelehen honetan, 17:00etan hasita Udarregi Ikastolan. Aurten larunbatez ospatuko den Ikastola Egunaren atariko ekitaldietako bat dugu honakoa. Hitzordu gehiago izango dira aste osoan. Segidan duzue egitaraua. Datozen deialdiei dagokienez, ez ahaztu; ekainaren 4ko Ikastola Eguneko herri bazkaritarako txartelak erosteko azken eguna duzue astearte hau.
Ikastola Eguneko egitaraua
Ekainak 30, astelehena
17:00 Ikasleen bertso jaialdia, Udarregi Ikastolako erdiko aretoan: LH 5. eta 6. mailako ikasleen bertso saioa. "Ikasturtero, Ahozkotasuna eta Bertsolaritza Programaren barruan Bertso jaialdia eskaintzen dute LHko 5. eta 6. mailako ikasleek. Bikaina izaten da! Zatoz!".
Ekainak 1, asteazkena
18:30 HH5 eta LH5 mailako ikasleen kantaldia Sutegiko auditorioan.
Nori zuzendua: ikasleen familiei.
Oharra: sarrera mugatua, lekuaren edukieragatik.
Ekainak 2, osteguna
17:00 Solasaldia: "EKI proiektua DBH-n. Zer dakigu proiektuaz? Zer ikasi nahi dugu? Ze galdera ditugu?".
Hizlariak: Abel Ariznabarreta, Ikastolen Elkarteko Zuzendari Pedagogikoa eta Mikele Aldasoro EKI Proiektuaren arduraduna.
18:30 Komiki erakusketaren inaugurazioa, Sutegiko erakusketa aretoan.
Zehaztasunak: "Komiki erakusketaren inaugurazioa. Lanak aste osoan zehar ikusgai izango dira. Artistak, solaskide izango ditugu bertan".
Ekainak 3-6, ostiraletik astelehenera
Haur Eskolakoen erakusketa, Oiardo Kiroldegiko harrera tokian.
Ekainak 3, ostirala
17:00 Antzezlana Potxoenea atzealdeko anfiteatroan: "Taberna", Bapatean Zirko taldearen eskutik. Oharra: euria egingo balu, Askatasuna plazan.
18:00 Txokolate jana eta buruhandi txikien festa Askatasuna plazan. Oharra: etxean buruhandia duenak, ekar dezala.
Ekainak 4, larunbata
09:00-12:00 LH eta DBHko ikasleen jokoak.
09:30 Esnadeia.
10:30-13:00 LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa, Udarregi Ikastolako eraikin gorrian.
12:00 HH-koen jaialdia Oiardo Kiroldegian.
14:00 Herri bazkaria eta bazkalosteko girotzea gurasoen eskutik.
Otordurako txartelak salgai dituzue jada maiatzaren 31ra arte, Udarregi Ikastolako idazkaritzan; 15 eurotan helduentzat, 8 eurotan ikasleentzat. Bi menu prestatuko dituzte antolatzaileek, baina adi ikastolatik luzatu duten ohar honi: "Alergia edo intolerantziarik izanez gero, txartela erosteko garaian ikastolako idazkaritzan jakinarazi, menu berezia prestatzeko":
-Helduentzako menua: paella, txerri solomoa onddo saltsarekin, postrea, kafea eta kopa. Edariak eta ogia. Prezioa: 15 euro.
-Haurrentzako menua: makarroiak tomatea eta txorizoarekin, solomoa eta Chips patatak, postrea, edaria eta ogia. Prezioa: 8 euro.
Antolatzailea: Udarregi Ikastola.