Ehunka usurbildar, zubietar eta aginagar, giza-katean

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 29a, 19:39

Osasunaren aldeko eta erraustegiaren aurkako mobilizazioa arrakastatsua suertatu bada oro har, udalerri honetara etorrita ezin esan bestelakorik; Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldeak emandako datuen arabera, ostiralera arte, 520 izen emate txartel banatu zituen taldeak, azken asteotan Sutegin jarri duten mahaian. Zubietan beste 134 izen emate bideratu dituzte gutxienez. Atxikimendu hauei guztiei, asteburuan zehar izen eman dutenak batu behar zaizkie. Bart gauean oraindik erraustuez.org atariaren bidez jendeak giza-katearekin bat egiten segitzen zuen.

Giza-kateak herriaren partetik izan duen babesa, igande honetan plazaratu da. Herri txikia izanik, erronka handiei bikain erantzuten dakien udalerria dela erakutsi du beste behin Usurbilek. Hainbeste ziren aginagar, usurbildar eta zubietarrak, ez dugula denbora aski izan, guztiak iruditan biltzeko. Hemen dituzue zenbait argazki. Irudi gehiago, esteka honetan: Usurbildarrak, giza-katean

Argazkiotan ez bazara agertzen, eta irudirik bidali nahi badiguzu, helbide honetara helarazi: noaua@noaua.eus