Erabaki nuen eta ikasi nuen

JuanjoLertxundi 2016ko mai. 29a, 23:22

 

  Eta horrela, asko itxaron ondoren, beste edozein egun baten gisako egun batean arrakasta izatea erabaki nuen...

Aukeren zain ez egotea erabaki nuen, baizik eta haien bila joatea, arazo bakoitza irtenbide bat aurkitzeko aukera baten gisa ikustea erabaki nuen,

Basamortu bakoitza oasi bat aurkitzeko aukera baten gisa ikustea erabaki nuen,

Gau bakoitza misterio bat argitzeko bezala ikustea erabaki nuen,

Egun bakoitza zoriontsu izatekoa aukera baten gisa ikustea erabaki nuen.

Egun hartan ikusi nuen nire etsai bakarra neure ahultasunak baino ez zirela,

Eta ahultasun horietan hobeak izateko modu bakarra eta onena dago.

Egun hartan galtzearen beldur izateari utzi nion eta ez irabazteari beldur izaten hasi nintzen,

Ni ez nintzela onena ikusi nuen eta beharbada inoiz ez nintzela izan onena.

Nork irabazten edo galtzen zuen axola izateari utzi nion,

Orain atzo baino hobea naizela jakitea soilik inporta zait.

Zailena ez dela gailurrera iristea ikasi nuen, eta ikasi nuen inoiz ez dela igotzeari utzi behar.

Ikasi nuen izan dezakedan garaipenik onena norbaiti “lagun” deitzeko eskubidea dela.

Ikusi nuen maitasuna maitemintze-egoera soil bat baino gehiago dela,

"maitasuna bizitza-filosofia bat da".

Egun hartan iraganeko arrakasta urrien isla izateari utzi nion

Eta orain honen berezko nire argia izaten hasi nintzen;

Ikasi nuen ez duela ezertarako balio argia izatea ez badut besteen bidea argituko.

Egun hartan hainbeste gauza aldatzea erabaki nuen…

Egun hartan ikasi nuen ametsak soilik errealitate izateko soilik direla.

Egun hartatik aurrera jadanik ez dut atseden hartzeko lo egiten…

Orain amesteko soilik lo egiten dut.

 

WALT DISNEY

 

Une batez pentsatu ondorengo hiru galderen erantzuna eta idatzi orri batean:

1.- Zein da zure helburua? Zer lortu nahi duzu?

2.- zerk eragozten dizu hori lortzea?

3.- Helburu hori lortzeko zer egin zenezake?

Baduzu? Errepikatu jarduera hori hiru aldiz. Hau da, galdera bakoitza hiru adiz erantzun behar duzu, banan-banan, baina ezin duzu erantzuna errepikatu.

Hiru galdera horiei emandako erantzunak ongi gogoan eduki; izan ere, zalantza egoeratan eta zure helbururanzko bidean galdurik sentitzen zarenetan, portu onera eramango zaituzten itsasargiaren gisa izango baitzenuke.

Bidaiak jarraitzen du…