Ezezagunek erraustegiko lanetako hondeamakina matxuratu dute

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 30a, 12:39

Argia Aldizkariak eman du gertaeraren berri. Albistearekin batera plazaratu duten ondoko bideo honetan, Zubietan eraiki asmo duten erraustegia, makrokartzela eta industriaguneko lurrak ageri dira, eta bertan, hiru ezezagunek proiektu guztion eraikuntza lanetarako baliatzen ari diren hondeamakinaren aurkako sabotaia egiten. Hondeamakin honen gidatzeko palanka apurtu dute, Argiak berri eman eta aipatu bideoan ikus daitekeenez.

Irudia eta bideoa: Argia