Usurbilen eta Zubietan bezala, Aginagan ere udako txokoak antolatu dituzte uda parterako. Ekainaren 23tik 30era, uztailaren 1etik 15era eta uztailaren 18tik 29ra, 3-12 urte arteko haur eta gaztetxoentzat. Txokoak goizez izango dira, astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00 artean ludotekan. 10:00ak arte hartuko dituzte haurrak. Txokoetan izen emateko epea zabalik izango da ekainaren 5era arte, aginaga@eskolatxikiak.org helbidean. Prezioa izen emate kopuruaren arabera finkatuko da.
Guraso bilerak
Izen emateak itxita daude jada NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak antolaturiko Udajolasen, baita Ziortza Gazte Elkarteak antolaturiko udako kanpaldirako ere. Aisialdiko bi ekimenoi buruzko argibideak emateko, guraso bilerak deitu dituzte:
Ekainak 2, osteguna
17:00 Udajolaseko guraso bilera Sutegin.
Ekainak 11, larunbata
11:00 Ziortzaren udako kanpaldirako guraso bilera Sutegin.
Kirola eta jolasa
8-13 urte artekoek uztailean kirolaz gozatzeko eskaintza zabala aurkituko dute Kiroldegian antolatu dituzten txokoei esker. Denetariko jardueretan parte hartzeko aukera izango dute, bai Oiardon baita handik kanpo ere. Besteak beste txangoak egitekoak baitira. Beti ere, "eguraldiaren arabera egingo dira" ohartarazi dute antolatzaileek. Kasuotan, "autobusez egingo diren irteerak ez daude prezioen barne". Argibide gehiagorako:
943 372 498
kirola@usurbil.eus
Facebook: Oiardo Kiroldegia
Aurreikusitako ekintzak
-Irteerak: mendi bizikleta, ibilaldiak (mendira, hondartzara...).
-Kirol alternatiboak: patinajea, boulderra (hastapen tailerra), badmington, hockey, freesbe.
-Jolasak: altxorraren bila, ginkana, globo jolasak...
-Igerilekuko ur jolasak: waterpolo, saltaos, koltxoneta lasterketak, zirkuituak...
-Kirol ekintza ezberdinak: herri kirolak (txingak, sokatira...), pilota (eskuz, raketaz, palaz).
Txandak
Hilabete osoa: uztailaren 4tik 29ra.
Lehenengo txanda: uztailaren 4tik 15era.
Bigarren txanda: uztailaren 18tik 29ra.
Ordutegia: 10:00-13:00.
Nori zuzendua: 8,9,10 eta 11, 12 eta 13 urtekoentzat.
Antolatzailea: Oiardo Kiroldegia.