Urberritzen prozesuko jardunaldi bateratua ostiralean

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 31a, 08:30

Donostia-Beterriko eskualdeko udalek (Beterri) eta Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Berrikuntza eta Garapenerako Agentziak, Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin azken hilabeteotan garatu duten Urberritzen prozesua borobiltzeko garaia da. Prozesuak emandakoa plazaratu eta tokiko garapenean berrikuntza sozialak duen garrantziaz gogoetako egiteko jardunaldia antolatu dute ostiral honetan, ekainaren 3an, Donostiako EHUko Enpresa eta Ekonomia Fakultateko ekitaldi aretoan. Saio honetarako izena asteazken hau, ekainaren 1a baino lehen doan eman daiteke.

Ekainak 3, ostirala

09:15-09:30 Harrera.

09:30-09:50 Sarrera: ongi etorria eta aurkezpena. Joseba Amondarain (Gipuzkoako Foru Aldundia. Jakintza eta Enpresa Jarduera Sustatzeko zerbitzuburua), Aizpea Otaegi (Elhuyar Aholkularitzaren koordinatzaile nagusia).

09:50-11:15 Hitzaldia: Oriol Estela (Ekonomialaria eta geografoa, Tokiko Garapenean aditua, Bartzelona): “El desarrollo local es innovacion social”. Galdera-erantzunetarako tartea.

11:15-11:45 Atsedenaldia.

11:45-12:50 Urberritzen prozesua:

-Idoia Aldekoa (Elhuyar Aholkularitza): “Urberritzen prozesuaren marko orokorra”.

-Itziar Abarisketa eta Iosu Sorazu (Iraurgi Berritzen): “Urola Erdian Berrikuntza Soziala eragiten”.

-Andoni Egia (Donostia-Beterriko udalak, Hernaniko Udala) eta Nerea Yurrebaso (Donostia-Beterriko udalak, Andoaingo Udala): “Beterrin Berrikuntza Soziala eragiten”.

12:50-13:30 #txio-txioka.

13:20-13:30 Balorazioa eta itxiera.

Informazio gehiago: berrikuntzasoziala.elhuyar.eus