Bigarren gaua igarota, hirugarren eguna du gaur Gipuzkoa Zutik-en erraustegiaren aurkako kanpaldiak Donostiako Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiko egoitza aurrean. Eta aste osoa bertan igarotzeko prestatzen ari direla berri eman du, kanpaldi gunetik bertatik zuzeneko kontakizuna egiten ari den Argia hedabideak. Arratsaldero hitzaldi, asanblada eta kontzertu bana programatu dituzte, momentuz ostiralera arte. Eta 24 orduz etenik izango ez duen kanpaldia Gipuzkoa plazan.
"Oso ongi gaude turismoaren Europako hiriburuan, Euskal Herriko metro karratu garestiena duen plazan, izarpean lagunartean, lotan. Gainera euria geratu da jada eta bigarren lona jartzera goaz. 18:00etan beti hitzaldia, 19:00etan asanblada eta gauean kontzertua. Estimatuko dugu bisita. Erraustegirik ez, ez kutsatu airea!", adierazi dute Gipuzkoa Zutik-etik. Azken orduotan, prekarietatearen aurka LAB sindikatuak deitua duen borroka astearen baitan, kalitatezko zerbitzu publikoen aldeko mezua zabaltzen ari ziren kideak gerturatu dira kanpaldira, Gipuzkoako errepideetako grebalariekin batera.
Argiak zabaldu duen ondoko irudian Pello Zubiria aginagarra duzue, astelehen arratsaldean eskaini zuen "Erraustegia eta eredu soziala" hitzaldia eskaintzen.
Gipuzkoa Zutik
Maiatzak 31, asteartea
17:00 Propaganda.
18:00 Ekai Txapartegiren hitzaldia (Zero Zabor komunikazioa: estrategia eta baloreak).
19:00 Asanblada.
20:00 Kontzertua.
Ekainak 1, asteazkena:
17:00 Propaganda.
18:00 "Belartza 2 gelditu" plataformaren hitzaldia.
19:00 Asanblada.
20:00 Kontzertua (Liher).
Ekainak 2, osteguna:
17:00 Propaganda.
18:00 Igor Meltxorren hitzaldia ("Gestión a la vasca" liburuaren inguruan).
19:00 Asanblada.
20:00 Kontzertua.
Ekainak 3, ostirala:
17:00 Propaganda.
18:00 "Economía feminista y alternativas".
19:00 Asanblada.
20:00 Kontzertua.
Antolatzailea: Gipuzkoa Zutik.