Larunbatean ospatuko den Ikastola Egunaren astean gara. Asteazken honetarako, jai egun horren atariko kantaldia antolatu dute 18:30etan Sutegin. HH5 eta LH5eko ikasleek parte hartuko dute. Kultur etxeko auditorioan ospatuko da ekitaldia, eta honenbestez, kantaldia ikusteko leku mugatua izango dela gogorarazten dute antolatzaileek. Honatx Ikastola Egunari begira, egunotarako deitu dituzten ekimenen berri:
Ikastola Eguneko egitaraua
Ekainak 1, asteazkena
18:30 HH5 eta LH5 mailako ikasleen kantaldia Sutegiko auditorioan.
Nori zuzendua: ikasleen familiei.
Oharra: sarrera mugatua, lekuaren edukieragatik.
Ekainak 2, osteguna
17:00 Solasaldia: "EKI proiektua DBH-n. Zer dakigu proiektuaz? Zer ikasi nahi dugu? Ze galdera ditugu?".
Hizlariak: Abel Ariznabarreta, Ikastolen Elkarteko Zuzendari Pedagogikoa eta Mikele Aldasoro EKI Proiektuaren arduraduna.
18:30 Komiki erakusketaren inaugurazioa, Sutegiko erakusketa aretoan.
Zehaztasunak: "Komiki erakusketaren inaugurazioa. Lanak aste osoan zehar ikusgai izango dira. Artistak, solaskide izango ditugu bertan".
Ekainak 3-6, ostiraletik astelehenera
Haur Eskolakoen erakusketa, Oiardo Kiroldegiko harrera tokian.
Ekainak 3, ostirala
17:00 Antzezlana Potxoenea atzealdeko anfiteatroan: "Taberna", Bapatean Zirko taldearen eskutik. Oharra: euria egingo balu, Askatasuna plazan.
18:00 Txokolate jana eta buruhandi txikien festa Askatasuna plazan. Oharra: etxean buruhandia duenak, ekar dezala.
Ekainak 4, larunbata
09:00-12:00 LH eta DBHko ikasleen jokoak.
09:30 Esnadeia.
10:30-13:00 LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa, Udarregi Ikastolako eraikin gorrian.
12:00 HH-koen jaialdia Oiardo Kiroldegian.
14:00 Herri bazkaria eta bazkalosteko girotzea gurasoen eskutik.
Otordurako txartelak salgai maiatzaren 31ra arte, Udarregi Ikastolako idazkaritzan; 15 eurotan helduentzat, 8 eurotan ikasleentzat. Bi menu prestatuko dituzte antolatzaileek, baina adi ikastolatik luzatu duten ohar honi: "Alergia edo intolerantziarik izanez gero, txartela erosteko garaian ikastolako idazkaritzan jakinarazi, menu berezia prestatzeko":
-Helduentzako menua: paella, txerri solomoa onddo saltsarekin, postrea, kafea eta kopa. Edariak eta ogia. Prezioa: 15 euro.
-Haurrentzako menua: makarroiak tomatea eta txorizoarekin, solomoa eta Chips patatak, postrea, edaria eta ogia. Prezioa: 8 euro.
Antolatzailea: Udarregi Ikastola.