Ekainaren 30a, 2017ko Usurbilgo jai eguna

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 1a, 09:23

Usurbilgo jai eguna, urtero uztailaren 2a  izan ohi da, Santixabel Eguna. 2017an ordea ez da hala izango. Datorren urteko Usurbilgo jai eguna, ekainaren 30a izango da, egutegi arrazoiengatik. Urtebete barru, festetako egun nagusia, uztailaren 2a, igandez egokituko da. Eta honenbestez, Usurbili dagokion beste jai egun bat hautatzeko aukera zuen Udalak. Ekainaren 30a proposatzen du udal gobernu taldeak, aldaketarik ez bada, herri hau urtebete barru Santixabeletan murgildua egongo den asteburuko lehen eguna izango baita.

2017ko Usurbilgo jai egutegirako aldaketa proposamen hau, astearte arratsaldean egin zen osoko ohiko bilkuran aurkeztu zuen EHBilduk. Aho batez onartu zuen udalbatzak. Aldaketa honek, 2017ko egutegiari eragingo dio soilik.

2017ko jai egutegia

Urtebete barru, 2017an ere, santutegiak aginduko digu noiz izango ditugun jai egunak. Honatx, Eusko Jaurlaritzak, datorren urterako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako finkatua duen jaien egutegia (hitzez hitz, Jaurlaritzak jasoa duen bezala). Egutegi honi, Gipuzkoari dagokion jai eguna erantsi behar diogu, uztailaren 31koa:

-Urtarrilak 6: Jaunaren Agerkundea.

-Apirilak 13: Ostiral Santu Eguna.

-Apirilak 14: Ostiral Santu Eguna.

-Apirilak 17: Pazkoa Astelehena.

-Maiatzak 1: Langilearen Eguna.

-Uztailak 25: Santiago Apostolua.

-Uztailak 31: San Inazio Eguna.

-Abuztuak 15: Andre Mariaren Igokundea.

-Urriak 12: Jai Nazionala.

-Azaroak 1: Santu Guztien Eguna.

-Abenduak 6: Konstituzio Eguna.

-Abenduak 8: Sortzez Garbia.

-Abenduak 25: Eguberri Eguna.