Donostiako San Telmo Museoan ipini zuten lehenbizi. Miarritzeko mediatekan ondoren. Orain, herrian bertan gozatu ahal izango dugu Artzeren inguruko bideo-instalazio ikusgarriaz. Luze zabal hitz egin daiteke Joxan Artzeren unibertso poetikoaz. Bideo instalazio honetan ordea, iradokizunetan dago mezuaren indarra. Beraz, ahaztu ohiko erakusketaren mekanika. Bideo-instalazio honek bestelako kodeak jarraitzen ditu. Lau pantaila, pareta eta zorua ari dira solasean. Artze ari du ezker eskuin, Artze ari du goian behean. Era honetan, poetaren irudi poliedrikoa agertuko zaio begien aurrean bisitariari. Artzeren unibertsoaren erakusgarri.
Kanpai-hotsak urrunean, haizearen zurrunbiloa, hitzak hegan... Modu iradokitzailean abiatzen da Joxan Artzeren inguruko bideo instalazioa. Eta giro horretan jarraituko du amaierara arte. Konturatu orduko, bisitariak Joxan Artzeren unibertsoan murgilduta ikusiko du bere burua. 30 minutuko iraupena duen bideo-instalazio honetan, poetaren gako nagusiak topatuko dituzue. Eta Mikel Laboaren boza, eta Ez dok Amairuren garaia, eta Jexux anaia, eta garai bateko eta egungo Usurbil. Artze, goian behean.
Hilabetez ikusgai
Irekiera ekitaldia: Ekainak 3 ostirala, arratsaldeko 19:00etan Potxoenean.
Tokia: Potxoenea.
Epea: ekainak 3-Uztailak 3.
Bisita orduak:
Goizetan: Astelehenetik igandera 12:00-14:00.
Arratsaldetan: Asteazkenetik larunbatera: 18:00-20:00.
Sarrera: doan.
Ekoizleak: San Telmo Museoa, EHUko Mikel Laboa Katedra eta Morgancrea.
Zuzendaritza: Alberto Lizarralde eta Carlos Rodriguez.
Jatorrizko ideia: Alberto Lizarralde.
Antolatzaileak: Jexux Artze Kultur Elkartea eta Usurbilgo Udala.
Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.
Babesleak: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua, Euskal Kultur Erakundea, Kutxa Fundazioa, Otxoa de Barrandika Fundazioa eta Usurbilgo Udala.
Informazio gehiago:
Potxoenea Kultur Etxean
943 371999
kultura@usurbil.eus