Antzerkia, txokolate jana eta buruhandien festa iragarri ditu Udarregi Ikastolak, ostiral arratsalde honetarako Askatasuna plazan. Ikastola Egun handiaren atariko ekimenak izango ditugu honako hauek. Hezitzaile, guraso eta ikasleak biltzen dituen jai egun handia aurten larunbatez ospatuko da:
Ikastola Eguneko egitaraua
Ekainak 3-5, ostiraletik igandera
Komikilari berrien erakusketa Sutegin:
-Ostiralean, 17:30-19:30.
-Larunbat eta igandean, 12:30-14:00.
Ekainak 3, ostirala
17:00 Antzezlana Potxoenea atzealdeko anfiteatroan: "Taberna", Bapatean Zirko taldearen eskutik. Oharra: euria egingo balu, Askatasuna plazan.
18:00 Txokolate jana eta buruhandi txikien festa Askatasuna plazan. Oharra: etxean buruhandia duenak, ekar dezala.
Ekainak 4, larunbata
09:00-12:00 LH eta DBHko ikasleen jokoak.
09:30 Esnadeia.
10:30-13:00 LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa, Udarregi Ikastolako eraikin gorrian.
12:00 HH-koen jaialdia Oiardo Kiroldegian.
14:00 Herri bazkaria eta bazkalosteko girotzea gurasoen eskutik.
Otordurako txartelak salgai maiatzaren 31ra arte, Udarregi Ikastolako idazkaritzan; 15 eurotan helduentzat, 8 eurotan ikasleentzat. Bi menu prestatuko dituzte antolatzaileek, baina adi ikastolatik luzatu duten ohar honi: "Alergia edo intolerantziarik izanez gero, txartela erosteko garaian ikastolako idazkaritzan jakinarazi, menu berezia prestatzeko":
-Helduentzako menua: paella, txerri solomoa onddo saltsarekin, postrea, kafea eta kopa. Edariak eta ogia. Prezioa: 15 euro.
-Haurrentzako menua: makarroiak tomatea eta txorizoarekin, solomoa eta Chips patatak, postrea, edaria eta ogia. Prezioa: 8 euro.
Antolatzailea: Udarregi Ikastola.