Gidabaimena euskaraz ateratzeak, saria Buruntzaldean

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 2a, 10:30

Buruntzaldeko udalek eta autoeskolek zati teorikoa prestatu eta azterketa egiteko hizkuntza gisa euskara hautatzeko gonbita luzatu die beste behin, gidabaimena ateratzeko asmotan direnei. Euskara hautatzeak saria baitu eskualde honetan. Zati teorikoaren gastua ordaintzeko adinako dirusaria; 400 eurora arte irabazteko aukera duzue. Horretarako zenbait baldintza bete behar dira. Batetik, Buruntzaldeko udalerrietako batean erroldatua egon behar da; Andoainen, Astigarragan, Hernanin, Lasarte-Orian, Urnietan edo Usurbilen. Gidabaimenaren atal teorikoa egin eta gainditu beharko du aurten; urtarrilaren 1etik abenduaren 31rako tartean. Eta inprimakia bat bete eta egitasmo honekin bat egin duten autoeskoletako hauetako batean entregatu beharko da; Andoaingo Bengoetxea eta Mendi; Loiolako Otamendi, Hernaniko Hernani, Lagunak eta Otamendi; Lasarte-Oriako Lasarte eta Mugica eta Urnietako eta Usurbilgo Solozabal auto eskoletan.

Ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean, zozketa egingo da 2017ko urtarrilean. 400 eurora arteko 10 sari entregatuko dira, udalerri bakoitzean dagoen autoeskola kopuru adina sari; Andoainen 2, Astigarragan 1, Hernanin 3, Lasarte-Orian 2, Urnietan 1, eta Usurbilen 1. Buruntzaldeko udalek eta autoeskolek abiatu duten kanpainaren berri etxean jasoko dute, 18 urte beteko dituzten gazteek, "baina edozein herritarrek eskura dezake informazio hori Buruntzaldeko edozein autoeskolatan". Gidabaimena euskaraz ateratzera animatzen dute egitasmo honetako sustatzaileek. Iaz 113 izan ziren eskualde osoan, aurten gehiago izatea espero dute.

Irudia; Txintxarri.