Kirol agenda murritzagoa asteburuan

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 3a, 06:12

Eskubaloi neurketa pare bat izango ditugu igandean Oiardo Kiroldegian eta Usurbilgo Pilota Txapelketari dagokion partida bana, ostiral eta igandean. Denboraldi amaierara gerturatzen ari garen honetan, kirol agenda murriztuz doa, baina badira deialdi gehiago ere. 2016-17 denboraldiari begira lanean da jada Usurbil F.T. Maila ezberdinetan osatu nahi dituen taldeetan parte hartu nahi duzuen guztiontzako entrenamendu saioak antolatu dituzte. Eta bestalde, gogoan izan, ekainaren 12rako antolatu duela Andatza M.K.T.-k hurrengo mendi irteera. Hilaren 8a baino lehen apuntatu behar da. Argibide gehiago segidan:

Eskubaloia Kiroldegian

Ekainak 5, igandea

10:00 Alebin mutilak, Gipuzkoako Errendimendu Txapelketa: Usurbil K.E.-Ereintza Urdina

11:15 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Ordizia Eskubaloia

Gipuzkoako Eskubaloi Selekzioa

Ekainak 4, larunbata

09:00 Jubenil mutilen eta nesken Selekzioen 38. Txapelketa, Zumarragako Ispilla Kiroldegian. Usurbil K.E. ere deitua dago hitzordura. Nesketan, Eider Makazaga Estella, Estitxu Berasategi Eizagirre, Ane Retolaza Matxinandiarena eta Nagore Lertxundi Olazabal.

Ekainak 5, igandea

09:00 Infantil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa, Orioko Karela Kiroldegian: Usurbil K.E.-ko Udarregi A taldeko Julen Lejardi eta Udarregi B taldeko Eneko Furundarena deitu dituzte hitzordura.

09:15 Infantil nesken Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa, Donostiako Bidebieta kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Aitana Davila deitu dute hitzordura.

Usurbilgo Pilota Txapelketa

Ekainak 3, ostirala

19:30 Usurbilgo frontoian:

2.maila:

Altuna anaiak (Astigarraga)-Errasti-Aranguren (Agiña)

Ekainak 5, igandea

12:30 Usurbilgo frontoian:

1.maila:

Otxandorena-Landiribar (Baztan)-E.Labaka-Arratibel (Bidegoien)

Futbol taldeak osatzeko entrenamenduak

2016-17 denboraldirako prestaketa lanetan da Usurbil F.T. Batetik nesken taldeak osatu nahi ditu, kadete, jubenil eta erregional mailan. Alebinen taldea ere osatu nahi du. Animatzen zareten guztiokin, entrenamendu saiook antolatu dituzte datozen asteotarako Haranen:

Ekainak 10, ostirala

17:00 Alebinen futbol taldea osatzeko entrenamendua Haranen: "Alebinentzako deialdia, 2005ean jaioak. Parte hartzeko gogoa duenak Harane futbol zelaira igo dadila entrenamendu saio bat egitera. Entrenatzeko arropa eta oinetako erosoak eramatea komeni da".

Ekainak 17, ostirala

18:30 Nesken futbol taldeak osatzeko entrenamenduak Haranen: "Kadete, jubenil eta erregional mailako nesken taldeen aldeko apustua eginez, adin horietako neskei deialdia luzatzen diegu entrenamendu saiora".

Antolatzailea: Usurbil F.T.

Izen ematea, Lizarrusti-Larraitz mendi irteeran

Zabalik du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak, ekainaren 12rako antolatu duen mendi irteerarako izen ematea. Ekainaren 8a baino lehen apuntatu behar dute, Lizarrusti-Larraitz 19 kilometroko bidea osatu nahi duten lagunek. Datorren txangoari buruzko zehaztasun gehiago dituzue segidan:

Eguna: ekainak 12, igandea.

Abiatzeko hitzordua: 07:00etan Oiardo Kiroldegitik.

Joan etorria: autobusez.

Ibilbidea: 19 km. "Usurbildik Lizarrustira autobusez abiatuko gara, Aralarko Ganbo mendia igo eta Txindokiren albotik Larraitzera joateko".

Izen ematea: 10 euroko ordainketa egin behar da ekainaren 8a baino lehen, kontu zenbakiotako batean:

RURAL KUTXA: 3008 0259 1630 0543 0321.

KUTXABANK: 2095 5069 0710 6848 9805.

Oharrak:

-Plaza mugatuak.

-Otordua, ibilbidea amaitutakoan egingo da.

-Janaria norberak eraman behar du, edaria antolatzaileek.

-Irteeran parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean. Komeni da ahalik eta azkarren egitea".

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Antolatzailea: Andatza M.K.T.