"Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa" erakusketak gaur arratsaldeko 19:00etan irekiko ditu ateak. Uztailaren 3ra bitarte egongo da Potxoenean ikusgai.
Aurretik Donostian eta Miarritzen egon da ikusgai. Usurbilgo Udalak eta Jexux Artze Kultur Elkarteak egin duten ahaleginari esker, orain, etxean bertan ikus/entzun dezakegu. Eguerdian prentsaurrekoa eskaini dute, eta Zuaznabar txalapartariak eta Mikel Laboa Katedrako Juan Kruz Igerabidek ere hartu dute parte.