"Zure eskuek bizi bat salbatu dezakete. Bihotz geldialdia izan ondorengo lehen 5 mintuuetan esku hartzeak, biziraupena %70era igo dezake. Erraza da eta eskura daukazu, nahiz eta aurrez osasun ezagutzarik ez izan. 10 minutu nahikoak dituzu. BBS/RCP ikasi!" animatzen dute DYAtik. Boluntario talde bat frontoian da ostiral arratsalde honetan, nahi duenari lehen sorospenei buruzko argibideak emateko prest. Honez gain, urtean zehar gai honi buruzko prestakuntza saio ugari eskaintzen dituzte. Hitzordu hauei buruzko informazioa dyagipuzkoa.com atarian jaso dezakezue. Ekainerako ur sorospenen inguruko ikastaroa antolatu dute.
“Uretan aurki ditzakegun arrisku egoerei nola erantzun ikasiko da. Ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Uretako Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango du”. Hortxe DYAk antolaturiko ikastaro berriaren zehaztasunak. Saioak goiz eta arratsaldez izango dira; 09:00-13:00 artean eta 15:00-19:00 artean. Talde mugatua izango da. Prezioa: 220 euro. Ikastaroan parte hartzeko lehen sorospen titulua indarrean izan behar da. Izen emateko: 943 46 46 22 edo irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com
Ikastaro gehiago
"Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak"
Sagarrondotik Sagardora ikastaro zikloko hurrengo saioa, ekainaren 4an, 09:00-13:00 artean Potxoenean, Aitor Etxeandiak bideratuta. Hurrengo saioak:
-Uztailak 9: "Zuhaitzen udako edo begiko txertaketa".
-Irailak 10: "Sagarraren heldutasun analisiak eta etxean sagardoa egiteko hastapenak".
Informazio gehiagorako eta izen emateko:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba.
KzGuneko ikastaroak
Hona hemen iragarri dituzten hurrengo ikastaroak:
-Ekainak 15-28, 09:00-11:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice".
-Ekainak 29, 09:00-11:00 "Twitter. Momentuan momentuko informazioa".
Informazio gehiago: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net edo kzgunea.eus
Udako kirol eskaintza
Uztailerako ikastaro berriak programatu ditu Oiardo Kiroldegiak. Igerilekuan, haur eta helduei zuzenduriko hastapen ikastaroak; pilates, spinning, yoga, zumba, aerobik edota jumping ikastaroak gimnasioan. "Uztailean kirolik egin nahi? Zatoz Oiardo Kiroldegira eta apunta zaitez gure uztaileko eskaintza berezian! Zure zain gaude!", luzatu dute gonbita Oiardo Kiroldegitik.