Antzerki eta askari goxoarekin girotu dute, Ikastola Egunaren bezpera

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 3a, 08:00

Gutxitan baliatzen dute, baina ostiral arratsalde honetako ekimenetako baten erdigunean bilakatu da. Potxoeneatik Kale Nagusira jaisteko, eliza ondoan dagoen plazatxoari buruz ari gara. Hitz Aho, Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak gune hauxe bera aukeratu du, Ikastola Egunaren bezpera ospatzeko. Bapatean antzerki taldekoek "Taberna" emanaldi mutua eskaini dute. Eta gero, askari ederra zerbitzatu dute guraso taldekoek, Askatasuna plazan; txokolate gozoa, bertara hurbildu diren haur eta helduentzat. Hitz Ahotik eginiko deialdiari erantzunez, etxean buruhandiak zituzten haur batzuk ere kalera atera dituzte karetak eta jolasean ibili dira.

Azken egunotako ekitaldion ostean, orain bai, badator egun handia; Ikastola Eguna, aurten larunbatez:

Ikastola Eguneko egitaraua

Ekainak 3-5, ostiraletik igandera

Komikilari berrien erakusketa Sutegin:

-Ostiralean, 17:30-19:30.

-Larunbat eta igandean, 12:30-14:00.

Ekainak 4, larunbata

09:00-12:00 LH eta DBHko ikasleen jokoak.

09:30 Esnadeia.

10:30-13:00 LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa, Udarregi Ikastolako eraikin gorrian.

12:00 HH-koen jaialdia Oiardo Kiroldegian.

14:00 Herri bazkaria eta bazkalosteko girotzea gurasoen eskutik.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.