"Joxanen unibertsoak Usurbilen lur aurkitu du", zioen Xabier Arregi Usurbilgo alkateak, "Ikimilikiliklik, J.A.ren unibertsoa" erakusketaren irekieran. Inauguratu berri dute eta hilabetez ikusgai izango duzue Potxoenean. Ostiral arratsalde honetako irekiera ekitaldian izan dira besteak beste, Artzeren senide, lagun eta herrikideak, baita noski, egitasmo honetako sustatzaileak ere; besteak beste Usurbilgo Udala eta Jexux Artze Kultur Elkartea. Denen ahotan esker hitzak eta proiektu hau udalerri honetarako ekartzeko elkarlanerako egon den jarrera. "Jende askoren ahaleginari esker", heldu da erakusketa Artzeren sorterrira, nabarmendu dutenez.
Artzeren unibertsoaz gozatu nahi baduzue, igo Potxoeneko goiko solairura, eta gozatu 30 minutuko ikus-entzunezko saioaz. Uztailaren 3ra arte zabalik izango duzue:
Hilabetez ikusgai
Tokia: Potxoenea.
Epea: ekainak 3-Uztailak 3.
Bisita orduak:
Goizetan: Astelehenetik igandera 12:00-14:00.
Arratsaldetan: Asteazkenetik larunbatera: 18:00-20:00.
Sarrera: doan.
Ekoizleak: San Telmo Museoa, EHUko Mikel Laboa Katedra eta Morgancrea.
Zuzendaritza: Alberto Lizarralde eta Carlos Rodriguez.
Jatorrizko ideia: Alberto Lizarralde.
Antolatzaileak: Jexux Artze Kultur Elkartea eta Usurbilgo Udala.
Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.
Babesleak: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua, Euskal Kultur Erakundea, Kutxa Fundazioa, Otxoa de Barrandika Fundazioa eta Usurbilgo Udala.
Informazio gehiago:
Potxoenea Kultur Etxean
943 371999
kultura@usurbil.eus