Lehiarik gabe jolasean, Ikastola Egunez

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 4a, 11:08

Lehiakortasuna alboratzen denean, jolasean gozatu eta primeran pasatzeko tarte handiagoa izaten da. Hala gertatu da Ikastola Egun honetan ere. Iaz bezala, talde jolasetan parte hartu eta primeran pasatzeko zirkuitua prestatu diete LH eta DBHko ikasleei. Oraingoan, ekintza berriekin. Arrakasta gehien izan duen jolasetako bat, ikastola atzeko zelaian egin dutena. Blai amaitu dute: