Amaitzear duten ikasturte honetan zehar, LH eta DBHko ikasleek hilabeteotan sortutako artelanak eta teknologian landutakoak ikusgai jarri dituzte Ikastola Egun honetan ireki dituzten erakusketetan. Ez dira, eginiko lanketa plazaratu duten bakarrak.
Gogoan izan, igandera arte Hitz Aho guraso elkarteak antolatu eta Joseba Larratxek bideraturiko komikigintza tailerreko kideen lanak ere ezagutu ditzakezuela Sutegin. Igandean, 12:30-14:00 artean zabalduko dute kultur etxeko aretoa. Eta Oiardo Kiroldegian, Haur Eskolakoek antolatu dutena; Haur Eskolako kideen argazki bilduma bat ikus dezakezue.