Euritan dantzan, HH-koen Ikastola Eguneko jaialdian

Noaua Aldizkaria 2016ko ekainaren 4a

Katiuska eta aterki artean, eguraldi txarrari irribarrea erakutsiz aritu dira dantzan Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleak, Ikastola Egun honetan Oiardo Kiroldegian eskaini dute ikuskizunean. Emanaldiko protagonista izan duten ekaitz eta euriari, ekitaldi koloretsu eta alaiarekin aurre egin diote.