Gipuzkoa Zutik indarrak batzen ari da Donostiako Gipuzkoa plazan. Erraustegiaren edota "eliteen aurka eta bizitzaren alde" manifestazio jendetsua ospatu da larunbat arratsalde honetan hiriburuan. Antolatzaileen arabera, 2.000 lagun bildu ditu mobilizazio koloretsuak. Irudia: Gipuzkoa Zutik.
Desobeditzea ez da delitu
Gipuzkoa Zutik-ek berak larunbat eguerdi honetan berri eman duenez, epaileak asteazkeneko desobedientzia ekintza artxibatzea erabaki du. "Epaileak ez du deliturik ikusi Gipuzkoa Plazako desobedientzia ekintzan: berehalako artxiboa eman du. Honenbestez, asteleheneko deklarazioak bertan behera geratu dira", ekimenetik berri eman dutenez.
Gaur ere egun osorako ekimenak iragarri dituzte:
Ekainak 4, larunbata
11:00 Artisau azoka.
12:00 Alternatiben Herria esperientziaz hitzaldia.
13:00 Asanblada.
14:30 Bazkari herrikoia. Janaria norberak eramatea gomendatzen da. Bertan aukera beganoa egongo da.
15:00 Mikrofono irekia.
17:00 Herria Dantzan.
18:00 Mani Freestyle: Kalejira eta kontzertuak. Bakoitzak nahi duen ekimena egiteko aukera egongo da.
Gauean, kalejira, kontzertua.