34 udalerrik abiatu dute, 2017an Usurbil ere batuko den erabakitze aroa

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 6a, 10:01

Euskal Herria bere etorkizuna erabakitzen hasia da. Erabakiaren aroan sartu gara, igandean 34 udalerritan ospatu ziren galdeketen ostean. 36.884 herritarrek eman dute jada bozkatzeko urratsa. Goierrin eta Ispasterren "Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?" galdetu zieten herritarrei. Debagoienan eta Azpeitian "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?". Guztietan baiezkoa nagusitu da. Oro har, %95,2ak (35.174 lagunek) baietz erantzun du. Udalerriaren arabera datu ezberdinak dauden arren, oro har, %30aren bueltakoa izan da parte hartzea. Hainbat udalerrietan %50eko muga gainditu du parte hartzeak, eta batzuetan %70etik gorakoa izan da. Gure Esku Dago mugimendutik poza agertu dute. "Lorpen handia da, jauzi kualitatiboa". Bide luzea jorratzeke dagoen arren, zailena gai hau mahai gainean jarri, herritarrak batu, elkarrengandik ikasi, prozesua eta galdera adostu eta erabakiraino gauzatzea dela zioten. "Eta horixe da hain zuzen egin duguna", zioten bart, Gure Esku Dago mugimendutik.

2017an Usurbilen

Gogoan izan, hurrengo urtebetean beste 60 udalerrietan ospatzekoak dira galdeketak. Beste 250.000 herritar deituko dituzte galdeketetara:

-2017ko martxoaren 19an Tolosaldeko 28 udalerrietan eta Oiartzualdean.

-2017ko martxoaren 26an Larrabetzun.

-2017an zehar: Gipuzkoako Usurbilen, Hernanin, Getarian edota Zumaian; Bizkaiko Orozkon, Larrabetzun, Leioan, Aulestin, Arrigorriagan, Bermeon, Barrikan, Busturian, Elorrion, Sopelan, Lemoizen, Urdulizen; edota Nafarroako Sakanan. Hauei udalerri gehiago batuko zaizkie laster.

Galdeketen emaitzak

HerriaEskualdeaBalizko hautesleakBozkakBaiEzZurianBaliogabeak
AzpeitiaAzpeitia12142478145241881752
AltzagaGoierri1547675010
AramaGoierri1648882600
AtaunGoierri13658117762564
BeasainGoierri11478242523298079
ItsasoGoierri1408372731
EzkioGoierri350188185201
GabiriaGoierri404197193400
GaintzaGoierri1067767451
idiazabalGoierri18568718253394
ItsasondoGoierri527193183622
LazkaoGoierri45521463141528119
LegazpiGoierri7290152814764156
LegorretaGoierri12014684401855
MutiloaGoierri2001431321001
OlaberriaGoierri818173171200
OrdiziaGoierri825218941786841410
OrmaiztegiGoierri11714854661243
SeguraGoierri12126866443336
UrretxuGoierri5675117711274271
ZaldibiaGoierri11877867641435
ZegamaGoierri12676215942700
ZerainGoierri210153149211
ZumarragaGoierri8487114411083051
AntzuolaDebagoiena17547096811918
AramaioDebagoiena12476396022827
AretxabaletaDebagoiena57811700161869211
ArrasateDebagoiena1911945054267209722
BergaraDebagoiena12684373735491541717
ElgetaDebagoiena936345338700
EskoriatzaDebagoiena33618948038632
Leintz-GatzagaDebagoiena204107100520
OñatiDebagoiena9448337132321001029
IspasterIspaster59137735110142