Astelehen honetatik, ekainaren 6tik hilaren 17ra arte zabalik egongo da aurrematrikulatzeko epea Lanbide Heziketan. Erdi eta goi mailako ziklook eskaintzen dituzte Zubietan: administrazioa, elektrizitate-elektronika, fabrikazio mekanikoa, energia eta ura. Informazio gehiago:
eskola@lhusurbil.eus
943 364 600
Fabrikazio mekanikakoak, Bilboko BIEMH Azokan
Lanbide Heziketako ziklo honetako ikasle eta irakasleek Bilbo´ko 29.BIEMH azoka, bisitatu dute. "Bisitan zehar, azken berritasunak eta fabrikazio mekanikoko munduko teknologiak ikusteko aukera izan dituzte".
Oinarrizko Lanbide Heziketan ere izen ematea irekitzear
Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloetan aurrematrikulatzeko epea astelehen honetan zabaldu dute. Formazio aldaketa baten beharrean aurkitzen diren 15-17 urte arteko gazteei zuzenduriko Oinarrizko Lanbide Heziketan ere matrikulazio garaia dute. Asteartean irekiko dute izen emateko epea ekainaren 17ra arte. Ile-apainketa eta estetikan, eta sukaldaritza eta jatetxe-arloan oinarrizko titulua eskuratzeko aukera eskaintzen du Oinarrizko Lanbide Heziketak. 2.000 orduko bi ikasturteko hezkuntza eskaintzaz ari gara guztira. Ziklo hauen baitan, enpresetan 260 orduko lan praktikak egiteko aukera dago. Lanbide bat ikasi eta lan munduratu nahi duten gazteentzat eskaintza egokia. Honez gain sarbide zuzena eskaintzen du erdi eta goi mailako zikloetara. Informazio gehiagorako eta izen emateko:
Usurbilgo Udala. Atallu. Zanpiura, 3.
943 360 465
lhi@usurbil.eus