Larunbat arratsaldeko poteo garaia musikatzera datoz, astelehen arratsaldero Zumarten biltzen den The Hastelen´s taldekoak. Entsegu saioak bukatu eta Benta tabernara joan ohi dira tragoxka bat hartzera. Horregatik, “ederki zaintzen gaituztenez” eta ikasturtea borobiltzeko, taberna atariko plazatxoan emanaldia eskaintzea erabaki dute. Larunbat honetan, ekainaren 11n, 20:00etan hasita, Jon Azpiazu (baxua), Iñaki Zugasti (bateria), Gaizka Lasa (gitarra elektrikoa), Ata Romero (txirula, kitarra, armonika), Alex Romero (ahotsa), Ainhoa Pikabea (eskusoinua) eta Joxean Anduaga (teklatua) aurkituko dituzue Benta atarian. Kontzertura joateko gonbita luzatzen dute, eta taldeko abesti batek dioen moduan, “hartukottugutraguak”.
Zumarte, ikasturte amaieran
Matrikulazio epea igarota, ikasturtea agurtzeko garaia heldu zaie musika eskolakoei. Ekitaldiz beteriko musika ekitaldiak iragarri dituzte, datorren asterako:
Ekainak 13, astelehena
18:30 Pianoko ikasleen audizioa, Zumarte Musika Eskolako Ganbaran.
Ekainak 14, asteartea
18:00 Musika Txokoko ikasleen emanaldia Udarregi Ikastolan.
Ekainak 15, asteazkena
18:30 Abesbatzen emanaldia San Esteban Elizan.
Ekainak 16, osteguna
18:30 Talde instrumentalen emanaldia Sutegiko auditorioan.
Ekainak 17, ostirala
18:00 Pop-Rock-Folk taldeen emanaldia frontoian.
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.