2016-17 denboraldirako prestaketa lanetan da Usurbil F.T. Batetik nesken taldeak osatu nahi ditu, kadete, jubenil eta erregional mailan. Alebinen taldea ere bai. Animatzen zareten guztiokin, entrenamendu saiook antolatu dituzte asteotarako Haranen:
Ekainak 10, ostirala
17:00 Alebinen futbol taldea osatzeko entrenamendua Haranen: "Alebinentzako deialdia, 2005ean jaioak. Parte hartzeko gogoa duenak Harane futbol zelaira igo dadila entrenamendu saio bat egitera. Entrenatzeko arropa eta oinetako erosoak eramatea komeni da".
Ekainak 17, ostirala
18:30 Nesken futbol taldeak osatzeko entrenamenduak Haranen: "Kadete, jubenil eta erregional mailako nesken taldeen aldeko apustua eginez, adin horietako neskei deialdia luzatzen diegu entrenamendu saiora".
Antolatzailea: Usurbil F.T.
Usurbil Cup, irailean
Iaz Kilometroak jaialdia zela eta, ekainera aurreratu bazuten ere, aurtengo ediziotik hasita, Usurbil Cup ekimena etorkizunean irailean antolatzeko asmoa du Usurbil F.T.-k. Datorren ediziorako izen emateko epea ekainaren 3an itxi zuten. Lehen Hezkuntzako lehen mailan ikasten ari denetik hasi, DBH 2an dabiltzanengana dago zuzendua kirol ekimena. Inskripzio epea igarota zabalduko omen dute informazio gehiago, Usurbil F.T.-tik.