18:30etan Kontxako karruseleko argazki erraldoian parte hartzera deitu du GuraSOSek

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 8a, 03:53

Mobilizazio erraldoi bat egin asmo du GuraSOSek ekainaren 19an. Hitzordua iragartzeko argazki kolektibo bat atera nahi du guraso taldeak, asteazken honetan, ekainak 8, 18:30etan Donostiako Kontxako karruselean. "Komeni da familia osoak agertzea (amonak, gurasoak, haurrak)", adierazi dute. Adi eraman beharreko janzkerari. "Helduak, beltzez jantzita. Beltz-beltzez, hau da, inolako pegatina edo estanpaturik gabeko kamiseta, blusa edo alkandorekin. Haurrak berriz, txuriz jantzita joan daitezela", ohartarazi dute.

Aipaturikoa, asteazken honetan ateratako talde argazkia, ekainaren 19rako antolatzen ari diren mobilizazio erraldoia iragartzeko baliatuko dute. "Beraz, komeni da ahalik eta jende gehien biltzea", adierazi dute.

Hamarnaka, sinadura katea osatzen

Jada ia 7.000 atxikimendu bildu ditu GuraSOSen manifestuak. Larunbatean ospatu zen Ikastola Egunean Oiardo Kiroldegi atarian ikusi genituen, Haur Hezkuntzaken jaialdira gerturatu zirenen artean sinadura gehiago jaso zituzten. Gogoan izan, noiznahi bat egin dezakezue erraustegia geratzea eskatzeko manifestuarekin, gurasos.org atarian sartuta. Taldetik erronka bat ere proposatzen digute; gutako bakoitzak beste 10 lagunen sinadurak biltzea eta hamar pertsona hauetako bakoitzak aldi berean, beste 10 lagunenak eskuratzea. Atxikimendu katea osatu nahi dute modu horretan. Bildutako sinadurak Ahaldun Nagusi Markel Olanori helaraziko dizkiete. Bestalde, taldeak kide berriak eskertuko lituzke. GuraSOSen zure ekarpena egiteko prest bazaude, idatzi komunikazioa@gurasos.org helbidera.